Danbaka III. Musika Lehiaketa antolatu dute Goienak eta Elgetako Espaloia Kafe Antzokiak. Aurtengo edizioan aldaketa nabarmen bat izango da: orain arte lehiaketa Debagoienako taldeei zuzendua zegoen eta hirugarren edizioan Debabarrena eta Durangaldera ere zabaldu dute. Sariei dagokienez, talde irabazleak Shot! Grabazio estudioan diskoa grabatu eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin argitaratuko du. Halaber, Debagoieneko talde onenari ere sari bera emango diote. Lehiaketaren oinarriak:
www.danbaka.com.