Askotan entzun izan da euskara darabilen idazleak abertzalea behar duela izan. Eta hala izan ohi da maiz, baina ez beti: Anonimo Islandarra goitizenarekin izenpetzen duen idazle nafarraren Adio, Euskal Herria. Euskal nortasunaren aurkako panfletoa dugu horren lekuko. Antinazionalista amorratua du egile, nazionalismoa benetako minbizia dela sinesten duten horietakoa, idazlaneko kritiken xede “sufritzen dugun” euskal nazionalismoa duen arren. Bere iritziz, Euskal Herria ez da inoiz existitu eta oinperatzen gaituztela errepikatzea munduko tontakeriarik handiena da. Haatik, ez gara gainerako espainolak bezain libreak. Beldurrak baldintzatzen gaitu, anti-abertzale gisa agertzearen beldurrak.