Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2008 eta 2012 bitartean Administrazioko langileengan aplikatuko den Euskararen Erabilera Normalizatzeko 4. Plana aurkeztu du. Planak EAEko administrazioetako 6.556 langileri eragiten dio. Horietatik %41ek (2.680k) dute euskara eskakizuna. 2.680 horietatik 444k ez dute hizkuntza profila egiaztatu; bai, ordea, hura lortzera derrigorturik ez zeuden beste 1.011 langilek. 2.876 lanpostutan derrigorrezkoa izango da euskararen ezagutza egiaztatzea eta 3.680 lanpostutan meritu bezala baloratuko da. Plana martxan jartzeko euskara teknikariek, arduradunek eta langileek osatutako lan taldeak sortuko dira. Eurek erabakiko dute, besteak beste, zein zerbitzu eskaini beharko dituzten euskaraz.