argia.eus
INPRIMATU
Marky Ramone, The Jayhawks eta Ray Davies Azkena Rocken ariko dira
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2008ko uztailaren 08a
Gasteizko Azkena Rock Festival jaialdian ariko diren zazpi talde berriren izenak jakinarazi zituen joan den astean Last Tour International antolatzaileak: Marky Ramone (The Ramones talde ezaguneko kide izandakoa), The Jayhawks, Ray Davies, Hanoi Rocks, Hayseed Dixie, Lagartija Nick eta Yawning. Aurretik konfirmatuta zeuden taldeen artean The Sonics, Blind Melon, Blues Explosion eta Gutter Twins daude, besteak beste.