Phoenix zundak Marteko gainazalean hartutako lehen lagina analizatu berri du. NASAk adierazi duenez, laginak elementu ez-organikoak ditu, hala nola magnesioa, potasioa, sodioa eta kloroa.
Zientzialarien arabera, elementu horiek Antartikako haran idorretan daudenen antzekoak dira; alkalinitate handiko laginak direnez, iraganean Marten ura izan dela ematen dute aditzera. Lehen analisi horretan ez dute urik topatu, baina laginak zundak dituen zortzi labeetako batean berotu dituztenean, karbono dioxidoa eta ur-lurrina azaldu dira.
Gainera, ez da elementu toxikorik azaldu, eta horrek Marten bizia izan dela, izan daitekeela eta izango dela baieztatzera bultzatu ditu ikerlariak.