argia.eus
INPRIMATU
Uztailaren 11n hasiko da Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko uztailaren 06a
Lekeitiokale
Lekeitiokale
Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiak 19. edizioa izango du aurtengoa. Uztailaren 11tik 13ra egingo da eta hogei emanaldi baino gehiago eskainiko ditu herriko txokoetan. Katalunia, Alemania, Errusia, Frantzia, Quebec eta Euskal Herriko konpainiek parte hartuko dute jaialdian. Markeliñe eta Trapu Zaharrak euskal taldeek euren lan berriak aurkeztuko dituzte, Terapia eta El Concursazo, hurrenez hurren. Egitarau osoa jaialdiaren webgune berrian kontsulta dezakezue: www.lekeitiokale.net.