argia.eus
INPRIMATU
Gosez akabatzen zeuden txerrienak
  • Iñaki Zubeldia ::Txerrikumeen abenturak

    Ibaizabal

    orrialdeak ::94

    prezioa ::9.95€

Pilar Iparragirre 2008ko uztailaren 06a
Txerrikumeen abenturak
Txerrikumeen abenturak
Hamar urtetik aurrerako irakurleentzat idatzi du Iñaki Zubeldiak Txerrikumeen abenturak istorioa. Jabeek jaten ematen ez eta goizero janari bila atera beharrean izaten ziren txerri ama baten eta haren kumeen gorabeherak kontatzen ditu Zubeldiak liburuan. Gosez amorratzen daude txerri horiek eta, jakina, Baltzategi Gipuzkoako herri txikian harrapatzen duten guztia jaten dute: ogia, barazkiak edo ogitartekoak, jaberen bat izan dezaketela batere kontuan izan gabe. Bistan da, azkenerako nazkaturik daukate Baltzategiko herri osoa, txerri horien jabea izan ezik, hura pozik baitago bere txerriek sabela betetzeko aurkitu duten irtenbidearekin. Arazoari konponbideren bat aurkitu behar zaio. Eta hain zuzen herriko umeak izango dira arazoari irtenbidea emateko modua aurkituko dutenak.