argia.eus
INPRIMATU
Juan Zelaia Saiakera Sarirako deialdia egin du Pamielak
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko uztailaren 06a
Pamiela argitaletxeak abian jarri du Juan Zelaia VIII. Saiakera Saria. Euskaraz idatzitako lanak aurkez daitezke, gehienez 75 orrialdekoak eta saiakera, gogoeta edota iritzi izaera dutenak. Horretarako epea 2008ko irailaren 30ean amaituko da. Irabazleak 9.000 euro jasoko ditu.