argia.eus
INPRIMATU
I‘Irish Museum’-eko bildumaren sorta berezia
  • Batzuen artean ::Irish Museum of Modern Art. Obra nabarmenenak

    Kutxa Fundazioa

    orrialdeak ::128


Pilar Iparragirre 2008ko uztailaren 06a
Irish Museum of Modern Art
Irish Museum of Modern Art
Pasa den mendeko berrogeiko hamarkadan abiatu zen Irish Museum Modern Art, hasiera-hasieratik jatorri askotako obrak hartuz: pintura, argazkilaritza, eskultura edota instalazio artistikoak. Gero horri beste batzuk gehitu zizkioten, esate baterako Musgrave Kinley Outsider Art Collection izeneko arte marjinal bilduma; eskulturaz, marrazkiz eta paper gaineko obrez osatutako Weltkunst Foundation-eko bilduma, arte optiko eta zinetiko bildumak, latinoamerikar artisten grabatuak, argazki eta bideoz osatutako lan ugari... 4.500 obretara iritsi arte. Horietatik bereziki hautatutako lagin garrantzitsua ikusi ahal izan zen Kubo-Kutxa Aretoan, eta han agertutakoen katalogoa da orain Kutxak eskaini duena.