argia.eus
INPRIMATU
Nor den etxegile, nor desegile
  • Aingeru Epaltza ::Bezperaren bezpera

    Pamiela

    orrialdeak ::118

    prezioa ::13€

Pilar Iparragirre 2008ko uztailaren 06a
Bezperaren bezpera
Bezperaren bezpera
Nafarroa ei da gakoa, gatazka zorionekoaren konponbidean. Hala egozten diote askok, bai Euskal Herria eraiki behar dela uste dutenek, bai jo eta ke deseraikuntzan ari direnek. Aingeru Epaltza, ordea, ez dator horrekin bat. Aspaldi ez du garbi bereizten nor diren etxegileak, nor desegileak. Are gehiago, Nafarroa eta Euskadi gero eta galaxia desberdinagoetan ikusten ditu. Aspaldi uste du espainol gelditzeko baldintzarekin baizik ez zezakeela Nafarroak onartuko Mendebaldearekiko ezkontza. Eta hala ere, lanak. Eta ondorio gisa zera aldarrikatu du Bezperaren bezpera izeneko gogoeta bilduman: ez dezala inork pentsa tesi abertzale historikoek gaur egun irabazteko aukera bakar bat ere dutenik Nafarroan.