Tribua bidegurutzean

Mikel Irizar
Alberto Elosegi
Ekainaren 15ean ari naiz idazten, ezin jakin zer gertatuko den 27an EAEko Legebiltzarrean. Ez dut uste, hala ere, arnas luzeko analisi hau hankaz gora uzteko moduko ezer gertatuko denik. Hurrengo Jaurlaritza besterik ez baitago jokoan.
 
Ze tribu? Euskaldunon tribuaz ari naiz, euskaraz natural bizi nahi dugunon giza multzoaz. Bidean ibilki, puntu komun batera iritsi gara: gure identitatea ez datza genetikan edo geografian, horiek berezkoak ditugu, generoa, garaiera edota bizkarreko garatxoa bezalaxe. Gure identitatea datza guk hautatu dugun kultur nortasunean, eta horren ardatza hizkuntza da. Gure tribuaren kasuan, euskara.
 
Ze historia?
Jatorri ezberdinetatik gatoz, eta ez dugu historia komunik. Horregatik, ez diogu historiari behar baino gehiago erreparatzen. Gure aurreko euskaldunen historiak balio lezake, gehienez ere, eskarmenturako. Eta ez da gutxi.
Erakusten du, esaterako, ez dugula asmatu nortasuna babesteko aginte-egiturak garatzen. Ezta ere garatu direnetan gure nortasuna txertatzen. Eta bi gabezia horiek eragin dutela, nagusiki, gure egungo ahuldadea.
 
Ahul? Bai, ahul, eta hobe dugu gure buruarekin gezurretan ez jardutea. Asko garen tokian ere ez gara nagusi, eta inguru askotan apenas garen. Ez gaude ordea hiltzorian. Baditugu gune indartsuak eta sare zabala, nola erabili da kontua.
 
Enegarren bidegurutzea.
Bidegurutzean gaude, asmatu ezinda nola egin aurrera. Kulturgintzan eta herrigintzan txukun gabiltza, harrokeriak gabe, baina politikak egiten digu kale. Gehienok argi dugu bonbak jarri eta zergatiak euskaraz azaltzea ez dela norabide egokia. Jarrera itun zaleak ere ez daude onenean, ez dira lirikarako garai onenak. Matxinada demokratikoarena, berriz, ezin esan indartzen ari denik. Orduan, nondik?
 
Hegemonia. Mundua datorren bezala, kultur nortasunean oinarritzen den komunitateak hegemonia du giltzarri, hegemonia lortzeko estrategietan dauka biziraupenerako aukera bakarra. Hegemoniak esan nahi du gizartean gailentzea, eta eskatzen du indar, prestigio, presentzia, eragin eta itzal handia izatea. Gizarteko kultur tribu ezberdinen artean lehena jartzea. Gure bidearen hurrengo geltokia hori da, euskaldunon tribua izan dadila hemen primus inter pares.
 
Beraz… Akabo konplexuak eta harrokeriak, kito indarkeria eta setakeria, utikan mespretxuak eta agoniak. Datozela liderrak eta lobbyak, ideietan berrikuntza eta garaitzeko abilezia, landu ditzagun ausardia eta sormena. Erakuts dezagun besteekiko errespetua eta gidari gaitasuna, eta lortuko dugu gutarrak aurrean jartzea.
 
Zehatzago:
 
Euskaldunon tribuak askatu beharra dauka egitasmo politikoetatik, bakar batek ere ez digu ezer bermatzen, batzuen baitan kokatzea kaltegarri zaigu. Frankismoaren amaieran abertzaletasunaren apustua egin zuen tribuak, eta horrek eman du eman beharrekoa; ez da gutxi izan, baina ez gara iritsi hegemoniara. Areago, bide horretatik ez gara iritsiko.
 

Aurrera egiteko soberan daukagu ideologia, utz dezagun zama hori aldean. Eta haren ordez erabil dezagun teknika: asertibitatea, egoera gatazkatsuak kudeatzeko; marketina, guk daukaguna besteei saltzeko; pertsonen garapen teknikak, liderrak egiteko.
 
Barne sareak trinkotu ditzagun, teknologia alde daukagu. Zantzu ugarik adierazten du euskal amarauna iruten hasia dagoela, eta hori da bidea. Hedabide tradizionalak ere hor behar ditugu, gaurko morrontzetatik libre. Amaraun sendoak ahalbidetuko ditu ekimen indartsuak, lobbyak, sinergiak eta sinkroniak. Hegemonia, finean.

Teknokrata? Mesedez, ez horretan gelditu.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude