argia.eus
INPRIMATU
Gaztelaniazko Irun Hiria saria
  • Santos Domínguez Ramos ::La flor de las cenizas

    Kutxa Fundazioa

    orrialdeak ::86

    prezioa ::6€

Pilar Iparragirre 2008ko ekainaren 29a
La flor de las cenizas
La flor de las cenizas
Kutxa Fundazioak antolatutako Irun Hiria literatur lehiaketako gaztelaniazko olerki saria irabazi zuen Santos Domínguez Ramosek (Cáceres, Espainia 1955) pasa den urtean. Makina bat poesia lan idatzitakoa da Domínguez eta sari ugari irabazi ditu horiei esker. Besteak beste, Espainiako Hezkuntza Ministerioak ematen Sari Nazionala eskuratu zuen 1983an, Cavernas de Piedra lanarengatik. 2004an Gerardo Diego Saria bereganatu zuen Tres retratos del frío obrari esker, eta nazioarteko Jaime Gil de Biedma y Alba lehiaketan saridun izan zen 2005ean Dípticos del infierno izeneko olerki multzoarekin. Urteen joan-etorriaz eta heriotzaz dihardu Domínguezek La flor de las cenizasen, eta hitzek bizitza eta heriotzaren artean bete dezaketen funtzioaz.