argia.eus
INPRIMATU
Egiazko Jainkoa aldarrikatzeko egindako saioa
  • Manuel Olasagasti Gaztelumendi ::Jainkoaz beste berri batzuk

    Utriusque Vasconiae

    orrialdeak ::240

    prezioa ::22€

Pilar Iparragirre 2008ko ekainaren 29a
Jainkoaz beste berri batzuk
Jainkoaz beste berri batzuk
Manuel Olasagasti Gaztelumendik (Lezo, 1924) Erlijioaren Filosofia irakatsi du urte luzez, eta 30 urte baino gehiago jardun da teologiako idazlanak itzultzen. Filosofia garaikidearen eta erlijio arazoen arteko harremanak aztertu ditu, esaterako, Raíces cristianas de Ortega eta Ausencia de Dios y experiencia de lo sagrado en el pensamiento de Heidegger saioetan. Baditu beste bi saiakera ere, Introducción a Heidegger eta Estado de la cuestión de Dios. Utriusque Vasconiaeren eskutik aurkeztu duen Jainkoaz beste berri batzuk idazlanean, Agustin Ezeizak egindako itzulpena agertzen zaigu. Hau da, Otras noticias de Dios argitaratzeke dagoen lanaren itzulpena. Liburuan Manuel Olasagastik zuhurtzian oinarritutako pobrearen filosofia aldarrikatzen du egiazko Jainkoa aurkitzeko bidean.