argia.eus
INPRIMATU
Internet bidezko film laburren lehiaketa jarri du abian Euskosarek
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 02a
Eusko Movie 2008 izena du Euskosare komunitate birtualak antolatutako online film laburren lehiaketak. Telefono mugikorren bidez, argazki kameraz edo bideoz grabatutako lanak aurkez daitezke. Uztailaren 20a arte dago zabalik lanak entregatzeko epea eta 1.200 euro banatuko dituzte irabazleen artean. Pelikulek gai hauetako bat jorratu behar dute: Euskaldunak eta itsasoa; euskal kirolak, gastronomia eta pertsonaia ospetsuak; eta “euskaldun baten hitza” esaerak duen konnotazioa. Lehiaketaren oinarriak www.euskosare.org webgunean kontsulta ditzakezue.