argia.eus
INPRIMATU
Ingeniaritza
Eguzki energiaz funtzionatzen duen hozkailu berria
Joxerra Aizpurua Sarasola 2008ko ekainaren 29a
aire klimatizatzaile ekologikoa
aire klimatizatzaile ekologikoa
Madrilgo Carlos III Unibertsitateko eta Espainiako Zientzia Ikerketetarako Goi Kontseiluko (CSIC) ikertzaile talde batek eguzki energia erabiltzen duen hozteko teknologia garatu du, negutegi efektua sortzen ez duen eta ozono geruzari kalte egiten ez dion teknologia alegia.

Hotz-makinak, esan bezala, eguzki energia erabiltzen du, baina baita ere, behar izanez gero, beste prozesu batzuetatik sobera geratutako beroa, gehienetan alferrik galtzen dena.

Kanpoko tenperatura 28 eta 34 gradu artekoa denean, tresna berriak 12 eta 16 gradu arteko ur hotza sor dezake. Ur horrek etxebizitzak klimatizatzeko balio du, ur-aire motako bero-trukagailua erabiliz.

Une honetan klimatizazio-tresnetan erabiltzen diren likidoak, neurri handiagoan edo txikiagoan, kaltegarriak dira ozono estratosferikoarentzat, eta haien erabilpena gero eta mugatuago dago.