argia.eus
INPRIMATU
Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako masterra
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 02a
2008-2009 ikasturtean eskainiko du master ofiziala Euskal Herriko Unibertsitateak. Gasteizen, Letren Fakultatean eskainiko da urritik apirilera eta doktoretzako aukera emango du. Irakasleak ondoko unibertsitateetakoak izango dira: EHU, Iruñeko NUP, Bordele, Paue, Frantziako CNRS, Suitzako Geneva, AEBetako Reno eta Zaragozakoak.

Gai asko jorratuko dira, hala nola, psikolinguistika, itzulpengintza eta semantika, euskararen historia eta jatorria, Veleiako berri eta abar.