Detergenterik behar ez duen garbitzailea

Ekobola
Gero eta urrats gehiago ematen ditugu ingurumena ahalik eta gehien errespetatu asmoz, baina oraindik zeregin asko dugu alor desberdinetan. Horietako bat garbiketarena da, egunero milaka tona detergente isurtzen baitugu itsaso eta ibaietara arropa garbitzen dugunean. Arazo horri aurre egiteko sortu dute ekobola; baina zer da? Zein ezaugarri ditu eta nola funtzionatzen du?
 
Detergentea kutsatzaile handia da, besteak beste fosfato ugari igortzen duelako, eta ekobolak hori saihestea du helburu, garbigailuan sartu eta detergentearen beharrik gabe arropa garbitzea. Konposizio kimiko zehatza inon topatu ez badugu ere, zeramika bereziz osatutako bolak direla jakin badakigu. Konposizio kimikoari buruzko datu ezak kezka apur bat sortzen du, baina Coca-Colaren konposizioa ere ez da ezaguna eta munduan gehientsu edaten den edaria da.
 
Asiako hainbat herrialdetan, Japonian eta Korean kasu, urte luzeetako tradizioa duen gailuak nola eragiten du? Zeramikaren osagaiek uraren egitura eraldatzen duten ioiak sortuz edo, beste era batera esanda, uraren osagarriak diren hidrogeno eta oxigenoan eraginez; nolabait esatearren “oxigeno aktiboa” era naturalean sortzen dute eta gauza jakina da oxigeno aktiboa garbitzaile aparta dela.
 
Aipatu dugun ionizazio maila ez da handia, hau da, “oxigeno aktiboa” ez da kantitate handitan sortzen, beraz arropa zikin samarrarekin ekobolak detergente tradizionalen laguntza behar du. Hots, ekobolarekin batera detergente pixka bat, normalean erabiltzen denaren bostena, botatzea komeni da.
 
Bola bakoitzak hiru urteko iraupena du –egunero garbiketa bat eginez gero– eta berrogei euro inguruko salneurria. Egindako inbertsioa berehala amortizatzen dela begibistakoa da. Eskuragarri dago www.ecobola.es webgunean.
 
Ekobola bakterizida eta fungizida da, sortzen duen oxigeno aktiboak bakterio eta onddoak erasotzen baititu; leuntzailea ere bada, arropa lazten duten elementuak, karea tarteko, neutralizatu egiten baititu. Propietate horiei esker, beste hainbat erabilpenetarako ere eraginkorra da. Adibidez, hozkailuan produktuak gehiago irauteko balio du, onddoak eta bakterioak akabatuz, produktuen iraupena luzatu egiten baita. Halaber, dutxako telefonoan ekobolaren sistema bera erabiltzen duen gailua asmatu dute, xaboia aurreztu asmoz.
Oxigeno aktiboa
Oxigenoa bere horretan (O2) edo uretan (H2O) topatzen da gehienetan, baina oso ezegonkorra da eta bere egitura elektronikoa erraz aldatzen du. Hori dela medio oso erreaktiboa da, hau da, beste edozerekin elkartzeko joera handia du, ikusi besterik ez dago aire librean utzitako hori garbitzaile bezala ez ezik, aplikazio ugaritan aprobetxatzen da, baina ez da beti ona izaten, arnasten dugun oxigenoak batzuetan gure zelulekin erreakzionatu eta hauek kaltetu ditzakeelako.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude