argia.eus
INPRIMATU
Zientzia letren kontra?
  • C.P. Snow ::Bi kulturak

    Elhuyar

    orrialdeak ::104

    prezioa ::12€

Pilar Iparragirre 2008ko ekainaren 29a
Bi kulturak
Bi kulturak
Munduan argia egiteko bi kode omen daude, hitzena eta zenbakiena, hau da, intelektual literarioena eta zientzialariena, eta bi kode horiek gero eta urrutiago ei daude elkarrengandik. Horrela agertu zuen egoera Cambrigdeko unibertsitatean C. P. Snow zientzialariak 1959an. Ia berrogeita hamar urte geroago hark esandakoekin bat eginez euskarara itzuli du Iñaki Irazabalbeitiak C.P. Snow-ren Bi kulturak, denboraren eta distantziaren iragazkia aplikatuta, kezka hori egungo Euskal Herrira ekarriz, atariko mamitsuan. Irazabalbeitiaren ustez kultura literarioa hasi da zientziaren kultura bestelako begiz ikusten Euskal Herrian. Aldaketa horren printzak sumatu ditu Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunean adibidez. Alabaina, hezkuntzan urrats handiak daude egiteko, bere esanetan.