argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2008ko ekainaren 25
Xianeko gerlariak
Xianeko gerlariak

Arrautza arrastoak aurkitu berri dituzte Xianeko gerrari ezagunetan. 1974an, Qin enperadorearen mausoleoan indusketa lanak egiten ari zirela aurkitu zuten terrakotazko 7.000 soldaduz osatutako ejertzito harrigarria. Harrezkeroztik, mundu zabalean Txinako inperioaren ikono bihurtzeaz gain, askotariko azterketak egin dizkiete eskultura horiei.

Azkenekoa kimikari alemaniar eta italiarrek burutu dute, eta buztinezko irudi guztiei gainetik arrautza irabiatu geruza bat eman zietela ondorioztatu dute. Animalia-jatorriko proteina hori aglutinatzaile gisa erabili zuten. Kolorea finkatzen zuen eta pigmentuei testura dotorea ematen zien. Esan beharrik ez dago eskultura ejertzito osoa estaltzeko milaka tona arrautza behar izan zituztela.