argia.eus
INPRIMATU
“PornoPunkFeminismoa” topaketak egingo dira uztailean Artelekun
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko ekainaren 22a
Uztailaren 2tik 5era bitartean PornoPunkFeminismoa. Mikropolitika queer-ak eta mendeko pornografiak izeneko topaketak egingo dira Artelekun. Ikerketa eta ekoizpen post-pornografikoa, sexualitatea irudikatzeko kode tradizionalen kritika eta mendeko sexualitateen multimedia irudikapena izango dira ekimenaren ardatzak. Besteak beste, mintegiek, perfomance-ek eta tailerrek osatuko dute egitaraua. Izena emateko epea ekainaren 25ean amaituko da. Topaketen koordinatzailea Beatriz Preciado filosofoa eta queer aktibista da.