argia.eus
INPRIMATU
Gwendal, Nadau eta Celtas Cortos Mendebala jaialdian izango dira
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko ekainaren 22a
Mendebala jaialdia
Mendebala jaialdia
Mendebala Sopuertako folk jaialdia dataz aldatzea erabaki dute antolatzaileek, aurreikusitako asteburuan Bilbao BBK Live jaialdia egingo delako. Astebete aurreratu dute, hilaren 27 eta 28ra. Besteak beste, Gwendal, Celtas Cortos eta Nadau taldeek eskainiko dituzte kontzertuak. Ohi bezala, sarrera doakoa izango da eta akanpatzeko lekua ere prestatuko dute. Jaialdiaren helburua Kantauri aldeko kultur aniztasuna islatzea eta hango herrien arteko harremana sendotzea da. Egitarau osoa Interneten kontsulta dezakezue, www.mendebalasopuerta.net webgunean.