argia.eus
INPRIMATU
Hamabi urteko amorante tematiarenak
  • Arnaud Cathrine ::Ez gara elkarrekin zahartuko

    Elkar

    orrialdeak ::76

    prezioa ::9.20€

Pilar Iparragirre 2008ko ekainaren 22a
Ez gara elkarrekin zahartuko
Ez gara elkarrekin zahartuko
Aiora Jakak euskaratu du Ez gara elkarrekin zahartuko lana. Hamabi urte bete berri dituen mutiko maitemindu baten erabakiaren berri ematen zaigu liburu horretan: gurasoen etxetik alde egin nahi du, baina ezin. Bere maiteñoarekin bizitzera joatea erabaki du gazteak. Neskak hamabost urte inguru ditu, eta gurasoenean bizi da. Hantxe egingo dute bere habia maitemindu biek; logela berean biziz, ohean janez eta elkar musukatuz. Neskaren gurasoek seme gisa maitatzen dute mutikoa, arazorik ez. Horrela aitortuko die aita eta amari agur gutun batean. Haatik, kontuak nahastuko zaizkio, bere anaia txikiak gutuna aurkitu eta anaia nagusiak etxetik alde egin ez dezan ahalegin guztiak egingo dituelako.