argia.eus
INPRIMATU
Euskal itsasalde osoa hamahiru etapatan zeharkatzeko era
  • Batzuen artean ::Euskal Herria

    Sua

    orrialdeak ::132

    prezioa ::15.30€

Pilar Iparragirre 2008ko ekainaren 22a
Euskal Herria
Euskal Herria
Lapurditik Bizkaira dauden 225 kilometroak hamahiru geldialdi eginez osatzeko ibilaldi ederra aurkezten du Euskal Herria aldizkariak bere azkeneko zenbakian. Hasteko Baionatik Donibane Lohizunera; handik Hondarribiara; atseden hartu eta Pasaiara, Donostiara abiatu aurretik; gero Zarautzera eta ondoren Debara, atzetik Lekeitiorako bidea hartzeko; behin han, Elantxobera iristeko indarrak hartu, Gernikara joan, ondoren Bakiora eta handik Plentziara; Zubi esekia pasa eta Covarón ibaira iritsiko gara.