argia.eus
INPRIMATU
Gaztelaniazko ipuin-saria
  • Marcelo Luján ::El desvío

    Kutxa Fundazioa

    orrialdeak ::62

    prezioa ::7€

Pilar Iparragirre 2008ko ekainaren 22a
El desvio
El desvio
Madrilen bizi den Marcelo Luján argentinarra izan zen iaz Donostia Hiria ipuin sariaren irabazlea gaztelaniaz. El desvío lanari esker lortu zuen saria; saltzaile bat du protagonista kontakizunak: putzik balio ez duten galdara zahar batzuk saltzen ahalegindu behar du mendi artean galduta dagoen herrixka batean. Eskarmentu txarra izan du gizonak hara aurrez egindako bisitetan eta oraingoan ere ez doa oso pozik. Horregatik-edo, errepidean aurrera doala burura datozkio diktadura garaian Ustariz kapitainak hantxe egindako txikizioak: langile grebalariak, anarkistak eta enparauak akabatu baitzituzten bide hartan. Bidean doala, laino artetik emakume bat azalduko zaio, odol arrastoekin, laguntza eske.