argia.eus
INPRIMATU
Birminghamen euskara irakurle plaza
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 02a
Birminghameko Unibertsitateak euskararen eta gaztelaniaren irakurle lanpostua eskaini du. Irakasleak Filologia Hispanikoko Sailean euskarazko eta gaztelaniazko eskolak eman beharko ditu. Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean ari da Birminghamekoa eta izena emateko hara deitu behar da. Eskola emateak irailean hasiko lirateke eta curriculumak uztailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira EHUn.