argia.eus
INPRIMATU
Antzerki talde amateurren zirkuitua
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko ekainaren 22a
Araba Eskena kultur elkarteak antzerki talde amateurrei zuzendutako Araba Eskena Zirkuitua sortu du, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Antzerki konpainiek uztailaren 15a baino lehen helarazi beharko dituzte euren proposamenak, formatu txiki eta ertaineko obrak, euskarazkoak zein gaztelerazkoak. Aukeratutako sei taldeek euren ikuskizuna zuzenean eskainiko dute azaroaren 20tik 30era bitartean. Interneten: www.arabaeskena.com.