XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak sei urteko ibilbidea egin du. Hori dela eta, hizkuntza politikaren arloan egindako bidea eta ondorengo urteetan eman beharreko pausoak aztertu ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak txostenean. Helburua, liburuaren apailatzaileen esanetan, gaiaren inguruko eztabaida abian jartzea da, hizkuntza politikaren “argi-ilun batzuei” buruzko gogoeta eginez. Gainera, aurrera begirako ildoak ere jasotzen ditu argitalpenak. Hizkuntza Politikarako Sailburuorde Patxi Baztarrikak hitzaurrean dioenaren arabera, “gizarte eztabaidak aurrera egin ahala” beste dokumentu bat ontzeko ahalegina egingo dute urte honen hondarrean.