Xake partida baten gisa egituratutako nobela

  • Fernando Morillo ::Suminaren estrategia

    Elkar

    orrialdeak ::138

    prezioa ::12.45€

Suminaren estrategia
Suminaren estrategia
Trenean, ohean edota parke batean lasai asko irakurtzeko moduko liburua idatzi nahi zuen Fernando Morillok oraingoan, irakurleek liburu biziak, zuzenak, harrapatzeko modukoak eta dinamikoak eskatzen zizkiotelako. Gogo horretatik sortu zuen Elkar argitaletxearen eskutik kaleratutako Suminaren estrategia, tentsioa eta elkarrizketa ugari dituen nobela. Mendeku baten ahalegina oinarri hartuta mamitu du idazleak bere misteriozko liburu honen nondik norakoa. Protagonista nagusia Aimar Goikoetxea antropologoa da. Gazte horrek esperimentu sozialak taxutzen ditu, eta horri esker jasoko du, hain zuzen ere, bizitza aldatuko dion deia: ama batena, etxetik alde egin berri dion semea beregana itzultzeko eskatuz. Dena elkarren artean izandako liskarraren aurreko garaietan bezala gelditzea nahiko luke ama horrek. Trukean, antropologo “manipulatzaileari” oso ondo ordaintzeko prest azaldu da emakumea. Goikoetxeak enkargua onartu egingo du. Ez daki bide horretatik abiatzen denean heriotzei, amodiozko minei, gazte sentiberen depresioei eta balizko suizidioei aurre egin beharko diela.
Fernando Morillo
«Polizia-nobela ez bada ere, halakoen kutsua dauka»

Laburbilduko al zeniguke zer den Suminaren estrategia?


Intriga da eta manipulazioa, misterioa eta jakin-mina. Protagonistek jolas egin nahi dute, ia beste edozer gauzaren gainetik. Baina haientzat jolas egitea ez da dibertsio kontua, bizirik irauteko baldintza bortitz eta funtsezkoena baizik.

Nori zuzendutako lana da?


Intrigazko thriller-ak maite dituzten irakurleek –edozein adinetakoak izanda ere– gozatzeko modukoa dela uste dut. Hori bai, gaztetxoentzat baino gehiago, adin handixeagoa dutenentzako liburua dela esango nuke nik –“helduentzat”, nolabait esateko–, bai sentimenduen ikuspegiari begiratuta, bai egitura eta hizkuntzari begiratuta.

Estrategiari garrantzi handia ematen zaio zure nobela honetan.


Estrategia nonahi eta noiznahi aplikatzen da: amodioan, gerran, jokoetan, zientzian, politikan... Baita istorioak garatzeko orduan ere. Amodioa eta gerra bizitzaren beraren bi mozorro dira. Suminaren estrategian, pertsonaiek jokoaren maskara janzten dute errealitatea beste era batera egituratzeko, edota gorrotatzeko. Gure egunerokotasunean ere, elkarren oso antzekoak dira maitasunaren eta suminaren estrategiak. Nobela honetan, irakurleak jolas egiten ari dela sentitzea nahi nuen. Intrigazko istorioa izanik, egokia iruditu zitzaidan ustekabea lortzen saiatzea. Suminaren estrategia polizia-nobela ez bada ere, halako liburuen kutsua ere badauka, eta, guztiok jolas-zaleak garen neurrian, beti gustatzen zaigu espero ez ditugun bideak aurkitzea.

ASTEKARIA
2008ko ekainaren 15a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude