argia.eus
INPRIMATU
Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolaren bloga saritu dute
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 02a
Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolako ikasleen Bihotz Gazte Goxo blogak (http://blog.ikasi.eu/BihotzG/) irabazi du Ikasi.eu Bigarren Hezkuntzako euskal ikasleen arteko lehenengo blog lehiaketa. Alianzo enpresak antolatu du lehiaketa, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Bihotz Gazte Goxo blogak ikasgelan gertatzen dena du hizpide.