argia.eus
INPRIMATU
Pasaiako
Joxemari Ostolaza 2013ko maiatzaren 02a
Joxe Mari Ostolaza
Joxe Mari Ostolaza
Herritik dator notizia. Bertan, demokrazia estetika jantzi dute berriz. Bertako biztanleriaren iritziaren aurka, galdeketarik gabe herritarrek hautatu alkate eta zinegotziak udaletxetik kanpo eman dituzte. Aspaldiko asmoa gauzatzen ari dira. Galtzaileak nagusi demokraziaren ederraren izenean. Ibarretxek aurkeztu galdeketaren alde eta aurka daudenak, herritarren erabakiaren aurkako agertu zaizkigu. Agintea eman ez dien jendartea zigortzea erabaki dute. Nola kristo sinetsi bestalde, herritarrei hitza eskatu eta ondoren emaitza errespetatua izanen denik, holako estrategiaren bultzatzaileen aldetik baldin badator? Gizartearen zatiketa bultzatzen ari dira, batasunaren izenean. Eta beren nahia lortu ez duten herrietan, bestelako trikimailuak asmatzen ari dira zatiketan sakontzeko. Zernahi. Hernanin, Aristimuño Pana zenaren oroigarri oro nahi lukete lurperatu, bere herriak gogoan edukitzeko agerian ematera erabaki zuenean. Lehen ere, herri honen parte batek aski frogatua du zigorrari aurre egitearen kirolean aditua dela eskarmentuz, eta irabazitako dominak ezkutatzen bazaizkio ere alzheimerrak ez duela jo. Biktimak nahi dituzte desagerrarazi. Enbarazu egiten diete. Haien lekukotasunek inkomodatzen dituzte. Jaioko dira berriak, gu gara Euskal Herriak.