“Oso naziak gara, gorputzak askotarikoak dira”

Nerea Sancho
Nerea SanchoAlex Larretxi
Ingurukoak aztertzea gustatzen bazaizu, esaiezu sexologo batekin gelditu zarela, eta ikusiko duzu zer aurpegi jartzen dizuten.

“Ama, ama, zer da sexologo bat?”


Pertsonei erreparatzean gizonezkoak eta emakumezkoak ikusten dituen norbait. Gizakiaren natura elkarren ezberdinak izatean datzala ulertzen duen norbait. Baina ezer baino lehen, gizaki bat, pertsona bat.

Nik uste nuen gizarte honen balore, jarrera eta kanonen aurkako mugimendua zinetela!


Jendeak normala izan nahi du eta hori problema bihurtzen da. Zergatik ukan behar ditugu denek helburu berberak? Tropelekoa ez izateak arazo asko sortzen ditu, baina baita satisfazio handiak eman ere.


Beti ihesaldian joan beharra ere…


Ezin dugu espero mundu guztia dibergentea izatea, baina dibergentziak ulertuko bagenitu elkarrekin hobeto konponduko ginateke.

Zuri ez zaizu halakorik komeni.


Ederra litzateke sexologiaren alderdi sendagarriaren beharrik ez izatea! Poltsak eta bidaiatzeko maletak diseinatzen jardungo nuke.


Lasai, gure sexu-heziketa film pornoetan oinarritzen den bitartean...


Nerabezaroan dauden mutilentzat nire babes eta elkartasuna. Nacho Vidal eta zakilaren tamainarekin matxakatuta daude. Beti elkarrekin borrokan, beti elkarri gizonagoa zein den erakutsi beharrean.

Ez al zen txolloa arra izatea?


Geroz eta gizonezko ausart gutxiago dago. Batzuk kartzelara doaz, besteak kikilduta daude, ez dago erdibiderik?


Auskalo, baina dena bide erdian al dago?


Dikotomizatuta bizi gara eta ez dugu haragoko ezer ikusten. Beti ala inoiz ez, garuna-gorputza, maitasuna-sexua, infernua-zerua, haragia-arraina, mendia-hondartza, txuria ala beltza, on ala off, sarketa ala “ezer ez”. Baina zer da “ezer ez”?


Ez zara Aita Santua bezain katolikoak garela esaten ariko, ezta?


Plazera lortzeko lehenbizi sufritu behar dugula iruditzen zaigu. Bestela ez dugula merezi. Sakrifizioa da gure jokabidearen erroetako bat.


Aizu, sakrifikatu gabe goapo nagoela amak eta amonak baino ez didate esaten!


Oso naziak gara. Nik lodia zarela esaten badizut iraina dela ematen du. Nola izango da iraina? Erotu gara ala zer? Gorputzak askotarikoak dira!

Trankil, www.goxoki.com-ek sendatuko gaitu!


Soluzioak behar ditugu. Eskolan derrigorrezkoa den sexu-hezkuntza ondo eman dadila, eta Nazio Batuek defendatzen dituzten herritar guztientzako sexu aholkularitza zerbitzuak sortu ditzatela. Bete ditzatela sexu eskubideak, behingoz!

ASTEKARIA
2008ko ekainaren 15a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude