Nere gorringotik
Alberdania argitaletxearen eskutik kaleratu du Iñaki Segurolak Nere gorringotik. Irratian esanak eta boteak liburua. Arrosa Irrati Sarean eta Euskadi Irratian hizketan jarri zutenean Segurolak hedatu zituen “jardun, hitzaldi, prediku edo sustrak” agertzen dira liburuan. Idatzita jaio ziren, baina ahoz esateko. Nolanahi ere, esanak txukundu eta orraztu ditu orain, irakurlearen begietan hobeto eman dezaten. Gaiei dagokienez, denetarik: Konstituzioa Hispanitate bezperan-etik hasi eta Bilbo, herri mundialarekin bukatu arte.