argia.eus
INPRIMATU
Gazteenek duten gizarte ezagutzaren garapena
  • Batzuen artean ::Gizarte-ezagutzaren garapena

    Udako Euskal Unibertsitatea

    orrialdeak ::484

    prezioa ::27.40€

Pilar Iparragirre 2008ko ekainaren 15
Gizarte-ezagutzaren garapena
Gizarte-ezagutzaren garapena
Udako Euskal Unibertsitateak plazaratu du Luixa Reizabalek –lan-talde oso zabalaren laguntzarekin– egindako ikerketa. Liburuaren izen osoa Gizarte-ezagutzaren garapena nerabezarora arte da. Jaio bezain laster, gizarte-sistema konplexuan murgiltzen gara, eta biziraun nahi badugu, ezinbestekoa zaigu horren inguruko ezaguera garatzea; horretarako, besteak beste, beharrezkoa dugu pertsonen eta haien arteko harremanen inguruko jakinduria: aberria, politika eta ekonomiaren funtzionamendua ezagutzea; jaiotza eta heriotza ulertzea; baita bakea, gerra eta beste hainbat kontzeptu sozialen esanahia gogoan izatea ere.