argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko txotxongilo taldeei buruzko ‘Bitxikeriak’ bildu dituzte
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 02a
Bitxikeriak
BitxikeriakArtez
Unima Euskal Herria elkarteak antolatuta, VI. Txotxongilo Eguna egingo da ekainaren 13tik 15era bitartean Sondikan. Hamabi txotxongilo taldek parte hartuko dute jaialdian, horien tartean Tenderete, Erre ke Erre, Azika, Bihar, Antzezkizuna eta Behibi’s konpainiek. Emanaldiez gain, makillatzen eta txotxongiloak egiten erakusteko tailerrak eta artisautza azoka egingo dira Sondikan. Halaber, 14an Bitxikeriak. Andanzas de Títeres y Titiriteros liburua aurkeztuko du Unimak. Euskal Herriko txotxongilo taldeen lana eta bizitako pasadizoak ezagutaraztea du helburu liburuak. Txotxongilo Egunari buruzko informazioa www.txotxongilo.com web gunean kontsulta dezakezue.