Bizilekua erre dizutenean

  • Iñaki Zubeldia, Mari Mar Agirre ::Basoa sutan

    Erein

    orrialdeak ::30

    prezioa ::5€

Basoa sutan
Basoa sutan
Irurtzun aldeko mendietan bizi ziren animaliak dira Iñaki Zubeldiak idatzi duen eta Mari Mar Agirreren marrazkiak dituen Basoa sutan kontakizuneko protagonistak. Eta ziren diogu, orain ez baititugu han aurkituko. Gustura asko zeuden mendi haietan, harik eta gizon nazkagarri bat bidoia eskuan etorri eta sute ikaragarria sortu zuen arte. Orduan, han bertan hil ez zirenak, beste norabait joan ziren, Urdiain aldera. Hiru urte pasa dira, baina animaliek ez dute euren benetako bizilekua ahaztu, ezta hain era bortitzean alde egitera bultzatu zituen arrazoia ere. Oroitu egiten dira oraindik, zeinen ongi ibiltzen ziren Bi Haizpe inguruko mendi malkartsuetan, gizakiengandik urrun. Gizon bera berriro ere mendian ikusiko dute ordea, eta kontuak garbitzeko unea etorriko da.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude