argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko ekainaren 11

Jone Berriozabal Eusko Legebiltzarreko EAJko parlamentariak euskarari buruz Berrian esanak: "EAJk aurrera egin nahi du eta aurrerako bide horretan euskal gizartea izan nahi du bidelagun. EAJk bide hori denborak eta erritmoak neurtuz eta errespetatuz egin nahi du, zuzena eta bidezkoa den malgutasunez jokatuz baina iparra galdu gabe. Horiek dira gure bide-erakusleak: malgutasuna, progresibotasuna, eskuzabaltasuna, esfortzua eta gure eskura dauden eta beharrezkoak diren baliabide guztien erabilera. Horiek bai, ez ordea batzuek darabilten liskar eta politizazio nahia".