argia.eus
INPRIMATU
Aezkoako bizimodua eta euskara
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko ekainaren 15
40 lagun elkarrizketatu dituzte Aezkoan (Nafarroa) Eusko Kultur Fundazioaren eskutik, XX. mendeko aetzak nola bizi ziren jakiteko. 40 elkarrizketetatik 16 euskaraz egin dituzte. Batzuek urteak zeramatzaten aezkeraz jardun gabe eta ikertzailearen euskara batua ulertzen ere lanak izan zituzten.