argia.eus
INPRIMATU
Zabalik dago ‘Lekuz Leku’ lehiaketan parte hartzeko epea
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko ekainaren 08a
Ekainaren 25ean amaituko da Bilboko Lekuz Leku Hiria-Dantza-Bideoa lehiaketan izena emateko epea. Laugarren edizioa ekainaren 26tik 28ra bitartean egingo da Abandoibarran. Bilboko Dantza Jaialdia egun horietan egingo da, eta Lekuz Leku lehiaketako parte hartzaileek dantza ikuskizunak bideoz grabatzeko aukera izango dute. 600, 1.000 eta 2.000 euroko sariak banatuko dituzte. Informazio gehiago: www.lekuzleku.com.