«Gure eskualdean D ereduan ikasteko aukera bakarra gara»

  • 1.100 biztanle inguruko herria da Bastida (Arabar Errioxa). Hamarkada batean, bilakaera handia lortu du bertako ikastolak, eta behar berriek eskatuta, aurtengoa antolatzen duen hirugarren Araba Euskaraz du dagoeneko (ekainaren 15ean). Eremu erdaldunean ikasleak erakartzeko lanaz mintzatu da Xabier Muñoz ikastolako zuzendaria.

Zein ibilbide egin du Bastidako ikastolak?


Duela 28 urte euskararen interesak bultzatuta gurasoek sustatutako lanari esker sortu zen. Gela bat aurkitu, orduko baldintzetan lan egiteko prest zegoen irakasle bat topatu eta proiektua aurrera atera zuten. Sei bat haurrekin abiatu ziren eta urteen poderioz irakasle, gela eta ikasle gehiago lortzen joan gara. Hala, une batetik aurrera ikusi genuen ez ginela sartzen Udalak utzitako eraikuntzan. 1989an egin zen lehen Araba Euskaraz Bastidan, baina batik bat euskara suspertzeko egin zen, ez zegoen halako beharrik. 2004an errepikatu genuenean bai, tokiaren beharrak bultzatuta egin genuen, gela gutxi genituelako eta ikastola berri bat bultzatzeko. 2006-2007 ikasturtean ikastola berrian hasi ginen eta honek suposatu duen maileguari aurre egiteko izango da aurtengo edizioa.

Nahiko eremu erdalduna da Arabar Errioxa. Horrek gauzak zailtzen al ditu?


Lana apur bat gazi-gozoa izan daiteke, polita bezain gogorra: alde batetik asko dago egiteko eta horrek asko motibatzen zaitu, baina bestetik helburuak ezin dira denbora gutxian bete, eremu erdaldun baten ohiturak aldatzeko epe luzera egin behar da lan. Azken finean, hemengo errealitatea erdalduna da, guraso gehienek ez dute euskaraz egiten eta Errioxako ikasle ugari ditugu. Halere, euskararekiko interesa badago, geroz eta gehiago; adibidez, IKA euskaltegiak eskolak ematen ditu ikastolan bertan eta ikasle gehienak ikastolako haurren gurasoak dira. Orain euskara ikastolatik kanpora ateratzea falta da, hizkuntzarekin egiten dugun lanak jarraipena izan dezala ikasgeletatik at; ziur gaude etorkizuneko belaunaldiekin posible izango dela, gure ikasleak heltzen direnean.

Izan ere, bilakaera garrantzitsua izan duzue.


Bai, azkeneko hamar urteetan ikasle kopurua bikoiztu egin da eta horrek zerbait esan nahi du, ikastola txikia izan arren. Egun, 199 ikasle eta 13 irakasle gabiltza bertan. Arabar Errioxaren baitan, Oionen eta Lapuebla de Labarcan ere D eredua dago, baina gure eskualdean (Briñas, Casalarreina, Haro…) D ereduan ikasteko aukera bakarra Bastidako ikastolak eskaintzen du eta matrikulatuen erdia baino gehiago inguruko herrietatik datoz.

Araba Euskaraz festari dagokionez, zein aurreikuspen egiten duzue?


Herrian eta eskualdean hainbat ekitaldi antolatu ditugu dagoeneko giroa berotzeko eta baikor gaude, aurreko esperientziak ere onak izan direlako. Eguraldi ederra ere ia ziurtatuta daukagu hemen eta beraz jende asko espero dugu.

ASTEKARIA
2008ko ekainaren 08a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Milaka lagun batuko dira Nafarroaren Egunaren kari Baigorrin igandean

Egitarau aberatsa muntatu du beste behin Basaizea elkarteak: bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, txarangak, herri bazkaria, merkatua eta kontzertuak. "Folklorismotik haratago", euskararen zilegitasuna aldarrikatuko dute Baigorritik apirilaren 28an.


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


Eguneraketa berriak daude