Nasrudin & astoa
Txikia da oraindik Nasrudin, baina ondotxo daki bere gurasoei laguntzeko egin beharrekoak betetzen. Nasrudin & astoa kontakizunean, aitak orkatila bihurritu zuelako herriko azokara bakarrik joan behar izan zuenean gertatu zitzaiona kontatzen da. Abrikotak eta arrautzak saldu behar zituen. Astoari bi saski jarri bizkarrean, salgaiekin haiek bete, gainera igo eta han joan zen Nasrudin tente-tente azokara. Saltzaile ona izaki mutikoa, den-dena saldu zuen eta amaren esanei jarraituz, lortutako diruarekin eztia, baratxuriak, oliba-olioa eta alberjiniak erosi zituen. Ondoren, astoa lotuta utzi zuen arbolara itzuli zen. A zer ezustekoa: astoa ez zegoen han! Norbaitek ostu egin zion. Zer egin hura berreskuratzeko? Nasrudinek burutazio argi bat izan zuen horretarako, eta lortu zuen asto gainean etxera itzultzea.