Hilpuinak
DBHko ikasle bati entzun omen zion Joxemari Urteagak erronka: astebetean ezinezkoa zela liburu bat irakurtzea. Berak amuari kosk egin eta ikasleek irakurtzeko moduko zazpi ipuin idatzi zituen. Gero, igandea deskantsatzeko eguna zela-eta, ipuin haietatik sei aukeratuz osatu zuen Hilpuinak, munduko hainbat txokotan –baita Euskal Herriko herrixka batean ere– girotutako sei hilketa azaltzen dituzten kontakizunak. Siziliako mafia-buru baten etxetik hasiz Ipuin bat dugu bizitzan kontatzen den hilketaraino.