Herri mugimenduen urtekaria 07
Joxemi Zumalabe Fundazioak sortutako urtekariaren helburua herri mugimenduek urtez urte eginiko ekarpenen bilduma jaso eta zabaltzea da. Iazkoan azaltzen diren eginahalen artean honakoak daude, besteak beste: erraustegien aurkako mugimendua, eskolak euskaldundu beharra, Torturaren Aurkako Eguna, Gernikako gazteek Astra arma-lantegia okupatu zutenekoa, emakumearen nazioarteko eguna, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Lurraren Nazioarteko Eguna, etorkinek bozkatzeko duten eskubidea, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna, Nafarroako irrati euskaldunen sarea, hizkuntza eskubideak eta Abiadura Handiko Trenaren aurkako mugimendua.