argia.eus
INPRIMATU
Donostia Hiriko iazko ipuin saria
  • Joseba Lozano ::Hasperenka

    Kutxa Fundazioa

    orrialdeak ::38

    prezioa ::7€

Pilar Iparragirre 2008ko ekainaren 08a
Hasperenka
Hasperenka
Joseba Lozanoren Hasperenka narrazioak eskuratu zuen 2007an Donostiako Udalak Kutxa Fundazioaren sustapenarekin urtero antolatu ohi duen literatur lehiaketako Ipuin Saria. Literatur sormena bultzatzea eta lan irabazleak gizartean zabaltzea du helburu sariketak. Lozanok idatzitako Hasperenka laneko protagonistak etsipen itogarrian aurkituko du semea, emazteak utzi egin duelako, eta senperrenak egingo ditu zulo beltz horretatik ateratzen laguntzeko. Hasieran, badirudi guztiz alferrikakoa dela bere ahalegina, erabat jota jarraitzen baitu semeak. Baina amak ez du etsiko, eta kuraia ematen jarraituko du, harik eta udaberrian semearen bihotza berriro nola pizten den ikusiko duen arte.