Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra Donostiako Miramar Jauregian egingo da uztailaren 3tik 5era bitartean,
Desberdin irakurriz: Haur eta gazte liburua kultura aniztasunean lelopean. Espainiako Haur Liburuen Erakundeak (OEPLI) antolatu ohi du, lekuan lekuko elkarte federatuekin batera. Horien artean dago Galtzagorri, Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea. Ponentziak, hitzaldiak eta eztabaidak izango dira egitarauaren ardatz. Parte hartuko duten idazle eta adituen artean Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Karen Sands, Veljka Ruzika, Elisa Bonilla, Pedro Cerrillo eta Felix Etxeberria daude. Egitarau osoa eta izena emateko inprimakia
www.desberdin-irakurriz.com webgunean dituzue.