argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko ekainaren 04a

Patxi Gaztelumendi kazetari eta blogaria elkarrizketatu genuen ARGI.COM-en: "Software askearen sozializazioa lortu behar dugu, eta euskararentzat tresnarik eraginkorrena dela ulertarazi behar diegu aginte apurra duten guztiei. Irakasleei, ikastetxeetako arduradunei, elkarteetako liberatuei, formazioarekin kezka dutenei, agintariei, enpresa buruei.... guztiei. Alfabetatze digitala behar du herri honek, euskalduntze alfabetatzearen fasea amaituta. Alfabetatzea 2.0".

 

Angel Illarramendi konpositoreak Berrian: "Orkestra bat zertarako dago, apaingarri gisa? Bakarrik Brahms interpretatzeko? Denok ordaintzen dugun orkestra batek gauza berriak estreinatu beharko lituzke. Ondo dago lan klasikoak interpretatzea, nola ez? Baina, ezin dute horretan geratu bakarrik, eta kontua da oso-oso gutxi estreinatzen dela".