argia.eus
INPRIMATU
100 hizkuntza EAEn
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko ekainaren 08a
Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak eta Unesco Etxearen Amarauna taldeak Hizkuntza eta Immigrazioa izeneko ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte. Hainbat daturen artean nabarmentzekoa da EAEn ehun hizkuntza hitz egiten direla, gehienak afrikarrak. Euskara-gaztelania eztabaidaz harago badago nora begiratu. Carme Junyent hizkuntzalari katalanak II. Hizkuntzak eta Immigrazioa Kongresuan esan duen moduan, “hizkuntza berriek euskara berriro kokatzeko balio behar digute”. Katalunian ehun ez, baina hizkuntza gehiago dituzte. Hari horri tiraka, Dolors Solá immigrazio aholkulariak Katalunia, immigrazio-herria izeneko artikulu mardula argitaratu du Hizkunean: www.euskara.euskadi.net/r59-bphizk/eu/#