argia.eus
INPRIMATU
Xabier Mendiguren Elizegi
«Elkarrekin ondo ezkontzen diren bi istorio diferente dira»
Pilar Iparragirre 2021eko uztailaren 12a

Zer da Bizitza homeopatikoak?


Ipuinen edo narrazio laburren genero hau nik inoiz ez dakit definitzen, baina istorioak hala atera zaizkit. Nire aspaldiko liburuetan behin baino gehiagotan egin ditut halakoak. Ez da propio idatzitakoa, gustatzen zaidan neurria da, berez ateratzen zaidana. Baina natorren mamira: bi istorio dira eta liburu bat.

Zein dira istorioen antzekotasun eta diferentziak?


Garai diferenteetan idatziak dira. Bizitzaren sentimendu homeopatikoa 2003an hasi eta 2004an bukatu nuen; bestea berriz, iaz hasi eta aurten bukatua da. Aurrenekoa tonu komiko, umoretsu, parodikoan idatzia da, karikaturatik asko du. Protagonista liburu saltzaile bat izateaz gainera, izaeraz neurotiko samarra da eta txepela, eta horregatik deskalabru batzuk gertatuko zaizkio; horien ondorioetatik hasten da galdetzen: nola iritsi naiz ni honetara? Bigarren kontakizuna, berriz, ez dakit dramatikoa den, baina tonu serioa du. Bizitzako galdera funtsezkoak agertzen dira bertan. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak, gurasoak zahartzen direnean zer jarrera hartzen duen seme edo alabak... Umeak eduki edo ez edukitzearen inguruko kontuak ere agertzen dira; altruismoa, egoismoa...

Eta zerk batzen ditu halako istorio ezberdin bi?


Batetik, arrazoi praktikoa: liburuak eduki behar du orri kopuru minimo bat. Baina hortik aurrera joanda, esango nuke istorio hauek ondo ezkontzen direla elkarrekin. Bi protagonistak daude bizitzaren