Uste baino koldarragoa da. Txapela metalikoa erantzi gabe erantzun die galderei.
Hara, behinola, birjindadea maletan eraman zuen erbesteratu sexuala!
Nire aitaren erruz neure buruari muga asko jarri nizkion. Gero konturatu nintzen Euskal Herrian larrua asko jotzen zela. Batez ere, neskek.
Zer sentitzen da Crusty batekin txortan ari zarela, bere katuak arrautzak miazkatzen dizkizunean?
Katua balkoitik behera botatzeko gogoa! Baina katuek zazpi bizitza dauzkatenez ba... Lizunkeriak gustatzen zaizkit baina holako zerrikeriak ez. Zerrikeriak neuk egingo ditut, eskatzen badizkidate.
Ba horren ostean sei urte egon zinen ez lizunkeria, ez zerrikeria, ez erekzio, ez ezer!
Lehertzear egon nintzen. Esperma besterik ez neukan buruan. Pentsa, belarrietatik argizaria atera beharrean, esperma ateratzen zitzaidan!
Ez zenuen apaiz sartzea pentsatu?
Katuarena eta gero, ez nuen monagilo batek nire arrautzak miazkatzerik nahi!
Miazkatzen hasita…
Ezker abertzaleko poxpolinak garratzagoak dira, PSOEkoak mikatzagoak. PPkorik ez dut sekula probatu, baina artifizialagoak izango dira, sofistikatuagoak. EAJkoekin, berriz, sorpresa gutxi, beti euren puntuan, ez dira sekula aldatzen.
Beti puntuan egonda sekula aldatzen ez dena Euskal Herriko egoera da, txikito!
Nazkamenduak topea jo du, etxebizitzaren prezioak bezala. Ez dakit noiz aterako garen zulo honetatik. Irratia jartzen dudanero,
Marmotaren eguna pelikula datorkit gogora.
Zeure burua euskal gatazkaren biktimatzat duzun horri, deitu al dizute AVT edo Jaurlaritzatik?
Ez didate inondik deitu. Gainera, nik ez baina nire egileak beka bat espero zuen herri honen alde zerbait egin zuelakoan. Tira, hori nire egilearen gauzak dira, nik super kontua daukat eta ez dut beken beharrik.
Miren Azkarate salbatzen duzunean, akaso…
Profesionala naiz, eta salbatu behar bada salbatu egingo dut. Hala ere, eskertuko nuke salbatu behar dudan egunean Hollywood-era eraman zuen soineko gorri hura ez eramatea. Arriskuak ekiditearren, badakizu.
Ez duzu pololoak janztea nahi izango, ala?
Pololoak euskal lentzeriaren metafora dira. Saria ederragoa egiten duten traba. Euskal nortasunarekin antzekoa gertatzen da. Hasieran dena traba, baina konfiantza hartzean, ez dago lagun euskalduna baino hoberik.
Zure nortasunak Patxi Gallegorenaren antz izugarria du!
Patxi Gallego komikigile eskasa da, ni super-heroi profesionala. Ez dago konparatzerik. Ez dit inongo inbidiarik ematen.