argia.eus
INPRIMATU
Arartekoaren 2007ko txostena
  • Batzuen artean ::Eusko Legebiltzarrarentzako txostena

    Ararteko

    orrialdeak ::739


Pilar Iparragirre 2008ko ekainaren 01
Eusko Legebiltzarrarentzako txostena
Eusko Legebiltzarrarentzako txostena
Ararteko erakundeak 2007an jasotako kexak eta horietatik ateratako ondorioak biltzen ditu Eusko Legebiltzarrarentzako txostena 2007 liburuak. 1.558 kexa jaso zituen Iñigo Lamarcak zuzentzen duen erakundeak joan den urtean. Hainbat alorretako eskubide urraketen ingurukoak izan ziren salaketok, besteak beste, genero indarkeriaren ingurukoak, etorkinen eskubideen ingurukoak, torturak eta tratu txarrak jasan dituzten herritarrenak edota eskola jazarpenaren ingurukoak. Arartekoaren txostenean kexa espediente bakoitzaren laburpena hiru zatitan egituratuta aurkeztu dute: sortutako problematika azaltzen duen kontakizuna, arazoaren analisia eta Ararteko erakundearen esku-hartzearen ondorioa.