Carlos Ribera. Bere ekarpena arteari
Carlos Ribera (1906-1976) Valentzian jaio zen, baina urte askoan Donostian bizi izan zen, hil arte. Kutxak plazaratutako Carlos Ribera. Bere ekarpena arteari. Su papel en el arte liburuak, iaz margolariaren jaiotzaren mendeurrenarekin Gipuzkoako hiriburuan eta Altsasun antolatutako erakusketetan erakutsitako lanak biltzen ditu. Erakusketa horiek izan zuten aurrekaririk, gertukoena Alziran (2006ko azaroan) Viatge al Punt de Partida izenarekin antolatutakoa. Ekitaldi hauetan ez da soilik sortzailea, artista, erakutsi nahi izan, bere garaiko gizon baten irudia baizik, bizitzea egokitu zitzaion errealitate sozial eta politikoa ondo ezagutu zituenarena. Horregatik, Carlos Riberak arte-kritikari gisa idatzi zituenetatik zenbait ere jaso dira lanean.